miércoles, 7 de noviembre de 2012

Espainiako unibertsitateen informazioa bildu du Eroski Consumerek Gida Praktikoan


Olaia NUÑEZ

            Eroski Consumerek Unibertsitateen Gida eguneratu du. Bertan Espainiako Estatuko 76 unibertsitateen inguruko 3002 gradu-tituluen eta 2564 master ofizialen inguruko informazioa bildu du. Unibertsitate bakoitzaren titulazio eta master eskaintzen xehetasunak azaltze dira: prezioa, gutxieneko nota, irakasle taldea, leku kopurua, ordenagailu aukera… Informazio guzti hau biltzen duen Gida Praktikoa eskuragarri dago sarean.

Ikerketaren datuen arabera, Espainian, Euskal unibertsitateak dira masifikazio gutxien duten unibertsitateak. Bataz beste 8,9 ikasle daude irakasle bakoitzeko euskal unibertsitatean, Estatuko batez besteko orokorra 12,4koa den bitartean. Espainiako Unibertsitate guztien artean Deustuk dauka ratiorik onena, 7,2. Hala ere Euskal Herriko Unibertsitateak unibertsitate publikoen artean ratiorik onena duena da, 7,9 ikasle irakasle bakoitzeko.




Ikerkuntza-jardunei erreparatuz Euskal unibertsitateenen artean, EHUk eta Nafarroako Unibertsitateak dituzte emaitzarik oparoenak. 2011. urtean Euskal Herrian defendatutako 572 doktore tesietatik 182 Nafarroako Unibertsitatean defendatu ziren eta 321 EHUn.
Unibertsitateetako Administrazio eta Zerbitzuetarako Langileen inguruko emaitzak guztiz onuragarriak dira Nafarroako Unibertsitatean, Estatuko onenetarikoak izanik. Bertan 1,3 AZL daude irakasle bakoitzeko. Honek Estatuko batez besteko orokorra, 0,45, menperatzen du. Zerrendaren behe aldean berriz Mondragon eta EHU aurkitzen dira ratio txikienekin, 0,2 eta 0,3.


Unibertsitate bakoitzaren ordenagailu horniketa neurtu da baita irakaskuntza kalitatea ebaluatzeko. Honetan bi unibertsitate publikoen, EHU eta NUP eta Nafarroako Unibertsitatearen egoera ez da hain ona, 9-12 ikasleren artean banatu behar baitituzte ordenagailu bakoitza. Deustun eta Mondragonen berriz ordenagailu bat dute hiru ikasle bakoitzeko.
Matrikulen prezioetan alde ugari dago unibertsitate publiko eta pribatuen artean. Unibertsitate pribatuan matrikula 10 eta 20 aldiz garestiagoa da publikokoa baino. Adibidez Arkitekturako lehen ikasturtea 776 € balio du Granadako Unibertsitatean eta 18.000 IE Segoviako Unibertsitatean.  

Unibertsitatea
Titulartasuna
1.urtearen prezioa, batez beste
Mondragon Unibertsitatea
Pribatua
4.960 €
Deustuko Unibertsitatea
Pribatua
6.535 €
Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU)
Publikoa
980 €
Nafarroako Unibertsitatea (UN)
Pribatua
8.244 €
Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP)
Publikoa
1.047 €

Espainiako unibertsitate guztien informazioa eskuragarri izateko prest dago www.universidades.consumer.es

No hay comentarios:

Publicar un comentario