martes, 18 de septiembre de 2012

Leioako Ostalaritza Eskolak ateak ireki ditu makina berriarekin


Olaia NUÑEZ ALVAREZ

Ostiralean ireki ditu ateak Leioako Ostalaritza Eskolak.  Ikasleen bidez gidatutako hiru jatetxe ezberdin daude martxan jada  bazkaltzera joan nahi duen edonorentzat; menu, buffet eta kartako jantokiak.

Aurten, antolamenduan lagunduko duen makina berria erantsi diete menu eta buffet jantokiei. Makina honen bidez, bezeroek jatekoa edo edatekoa aukeratuko dute eta makinan bertan ordainduko dute. Modu honetan,  makinak emandako txartela lanean dauden eskolako ikasleei emanez bazkaltzeko aukera izango da.
 
Josu Biritxinaga sukaldaritza irakasleak esan duenez egunean 1200 bat janari ematea espero da. Honetarako, prezioak egoerara ajustatzen saiatu direla esan du Biritxinagak. 

Eskolak 30 urte daramatza martxan, hala ere, Biritxinagak esan duenez 500 ikasle gogotsu dituzte aurtengoan, jarrera positibo eta ikasteko gogoekin.

Iurgi Legika sukalde zuzendaritzako ikasleak azaldu duenez, makina berriaz gain, barne antolamenduan ere berrikuntzak ezarri dituzte. Oraingoan, irakasle bakarra dute partida guztietarako edo sukalde alor bakoitzeko. Hala ere, aurtengo berrikuntzekin partida bakoitzean jende gehiegi pilatzen dela azaldu du Legikak.



Leioako Arte Ederren Fakultateko zabalkuntzaren obrek hasi dute bigarren fasea dagoeneko


Xabier ORMAZABAL
 

Leioako ArteEderren Fakultatearen zabalkuntza epeen barruan doa eta hasi berria du instalazio fasea. Gaizka Barron lan arduradunak esan duenez, zementazio eta estruktura lanak bukatuak daude eta azaroa bitarte ekipamenduen instalazioan jardungo dira.
Ia 4 milioi €-ko aurrekontua duen berrikuntza hau abenduan bukatzea espero da, kurtsoaren bigarren lauhilekoan erabilgarri izanez. Teknologia puntako ekipazioa izango du: robotika gela bat, zazpi errestaurazio tailer, 3 plato, bi balio anitzeko areto, erreprografia gelak, errebelazio kimikoko gelak eta abar.
Iñaki Arrieta arkitektoak diseinatutako eraikuntza honek 3.800 m²-ko zabalera izango du eta  energia aurreztea du helburuetako bat, “material naturalak erabiliz eta kristalezko paretak edukiz, argi artifizial gutxiago erabili dadin”.
Urbelan S.A. eraikitzailea ari da lanaz arduratzen. Barronek dioenez lan hori “ez da lan erraza, ez baita aire librean egindako lana”. Areto Nagusiaren azpian egiten ari baitira obrak eta horregatik “aurretik dauden estrukturak eta instalazioak errespetatu behar dira, erreforma baten antza handiagoa du".  du”. 

 Barronen hitzetan, lanak erritmo horretan jarraituz gero, azaroa eta abendua akaberetan zentratzeko erabiliko dituzte. Oraindik ez dago jakiterik kargu politikorik agertuko den inauguraziora, hauteskundeak aurretik baitira.

 

 

 

Zabalkuntzaren fatxada berria eta logoa

 

Hogeigarren urteurrena bete da EHUko kontratatuen baldintzak hobetzeko matxinada hasi zenetik

Heidi OTADUY


Hogei urte igaro dira jada Euskal Herriko Unibertsitateko funtzionario ez ziren irakasleak baldintza hobeak eskatzen hasi zirenetik. 1992an, ehun bat unibertsitateko irakasle kontratatu kaleratu zituzten. Hasieran, 600 bat pertsona agertu ziren haien eskubideen alde borrokatuz. Orain, ordea, gose grebak, mobilizazioak, epaiketak, kartzelaratzeak... igaro ondoren, hiru pertsona soilik mantentzen dira tinko.


Hogei urte pasa dira 1992an EHUko funtzionario ez ziren irakasleak lan baldintza duinak lortzeko mugitzen hasi zirenetik. Hasieran, kontzientziatuenak kaleratu zituzten. Hala ere, zazpi hilabetetan zehar dirurik irabazi gabe klaseak ematen jarraitu zuten, eskola orduak greba eta manifestaldiekin tartekatuz. Lege berri bat sortzea nahi zuten, Euskal Herriko kontratatuek funtzionarioek bezalako baldintzak eduki ahal izateko. Hasieran epaile batzuk arrazoia eman zieten. Baina, EHUk kasua auzitegira aurkeztu zuenean, unibertsitatean kontraturik ezin zela egon adierazi zuten epaileek. 2004an Iztueta Legea sortu zenean, sei pertsonek bakarrik jarraitu zuten borroka horretan.

Orain, hiru pertsona baino ez dira geratzen. 1998an idatzitako liburu baten azala pankarta batean dute, eta egunero egoten dira pankarta hori eusten Leioako Campusean. Hiru gauza eskatzen dituzte: antzinatasun-eskubideak izatea, zor zaizkien ordainketak gauzatzea eta geratzen diren hirurak onartzea. "Bukaera axolagabeena da, garrantzitsuena orain arte lortu dugun guztia da", adierazi du Jose Luis Herrero EHUko irakasle ohiak.

martes, 11 de septiembre de 2012

Sutea Bilboko Autonomia kalean

Sute batek Bilboko Autonomia kaleko 53.zenbakia utzaraztea eragin du. Sutea etxeko 5.pisuan sortu da goizeko 9:30etan. 70 urteko emakume bat erreskatatu behar izan dute balkoitik, ke intoxikazioa dela eta. Hala ere, medikuek oniritzia eman diote.  Ordubete beranduago, sutea kontrolatzea lortu dute suiltzaileek, nahiz eta oraindik eskaileretan aireztapen lanetan jarduten duten. 

informazio iturria